Atzera begira Euskal Astea 2026

1992ko Euskal Jai eguna

Guka Telebista

Etzi ospatuko dute zarauztarrek egun handia: Euskal Jai eguna. Urteak joan eta urteak etorri, Zarauzko herria, alde batetik bestera, festa erraldoi bilakatzen da. Kontzertuak, txapelketak, jan-edanerako aukera ugari eta beste hainbeste izaten da guztien gozamenerako. Guka Telebistak 1992ko Euskal Jai eguneko irudi batzuk bildu ditu. Urteak pasa arren, festarako gogoak eta jai honekiko maitasunak bera izaten jarraitzen du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide