Euskal Astearen egitarauaren barruan, pilota jaialdia egingo dute larunbatean Aritzbataldeko pilotalekuan, 18:30ean hasita. Ives Salaberri Xala izango da ZKE Pilota atalak eta Zarauzko Udalak antolatutako hitzorduko gonbidatu berezia, eta herritarrek eta bertaratzen direnek arratsalde paregabeaz eta giro bikainaz gozatzeko aukera izango dute.
Lehen partidan Eneko Bidezabal zarauztarrak eta Galarragak osatuko dute bikoa, eta Otaegiren eta Caballeroren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partidan, jaialdiko norgehiago nagusian, berriz, Xalak eta Arangurenek Jokin Bidezabal zarauztarraren eta Albenizen aurka lehiatuko dute. Pilota hitzorduetarako sarrera doakoa izango da.