Gaueko tren zerbitzua eskainiko du Euskotrenek Zarauzko Euskal Jai egunerako

Juan Luis Romatet

Trena Zarauzko geltokira hurreratzen. (Juan Luis Romatet)

Irailaren 9tik 10erako gauean Zumaia eta Donostia artean tren bereziak ibiliko dira, bi noranzkoetan.

Datorren asteazkenean, irailaren 9an, Euskal Jai eguna ospatuko dute Zarautzen. Jende kopuru handia inguratutako da kostaldeko herrira inguruko zein urruneko herrietatik, festa giroaz gozatze aldera. Bisitari horien joan-etorriak errazteko, gaueko tren zerbitzua eskainiko du Euskotrenek irailaren 9tik 10era bitartean. Enpresa publikoak adierazi duenez, Zumaia eta Donostiako Amara geltoki artean izango dira trenak gau osoan zehar, bi noranzkoetan.

Honako zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek aipatu gauean:

  • Zumaiatik Donostiara: 22:00, 22:31, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30, 05:03, 06:00, 06:30.
  • Donostiatik Zumaiara: 21:50, 23:20, 23:50, 00:20, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide