Euskal Astea 2026

Euskal Jaietako Toka eta Bola Txapelketa jokatuko dute igandean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 31

Udaberriko Bota eta toka txapelketa. (Usua Garin)

Ohi bezala, txapelketa Zelai Ondoko bolatokian jokatuko da 09:30ean hasita; izena eman nahi duten kirolariek 10:30era arte izango dute horretarako aukera. Hainbat sari banatuko dituzte lehen sailkatuen artean.

Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubak antolatuta, Euskal Jaietako Bola eta Toka Txapelketa jokatuko dute datorren igandean, irailaren 6an. Lehiaketari 09:30ean emango diote hasiera, eta partea hartzaileek 10:30era arte izena emateko aukera. 

Ohi bezala, Zelai Ondo auzoko bolatokian eta inguruan izango dira lehiak, eta hainbat sari banatuko dituzte. Bolan lehen lau postuetan sailkatzen diren gizonezkoek 100, 80, 60 eta 40 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren; emakumezkoen kasuan, berriz, lehen bi postuak sarituko dituzte, gizonezkoen diru kopuru berberarekin.

Tokari dagokionez, 80, 60, 40 eta 20 euroko saria jasoko dute lehen lau gizonezko sarituek, eta kopuru berbera jasoko dute hemen ere sailkapenean lehenen eta bigarren amaitzen duten emakumeek. 

Gainera, bolan 40 euroko saria jasoko du lehen zarauztarrak, eta 20 eurokoa tokan. Ez federatuen kasuan, bolako saria 20 eurokoa izango da, eta tokakoa 10 eurokoa. Horretaz gain, antolatzaileek azaldu dute irabazle nagusiek sari berezia ere izango dutela, eta jokalari bakoitzak ezingo duela sari bat baino gehiago jaso joku bakoitzean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide