Ostiralean jarriko dituzte salgai Euskaraz Bizi eguneko bazkarirako txartelak

Intza Trula 2026ko abuztuaren 25a

Iazko Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkaria, Musika Plazan. (Utzitakoa)

Euskal Astearen barruan, irailaren 5ean, ospatuko dute aurtengo edizioa. Bazkarirako txartelen salmenta ostiralean 18:30ean izango da, Musika Plazan. Bazkariaz gain, goizean zein arratsaldean ere izango dira ekintzak.

Euskal Astearen barruan, Euskaraz Bizi eguna ospatuko dute beste urte batez herrian. Irailaren 5ean izango da, Euskal Jai Egunaren aurreko larunbatean, eta, hain justu ere, festa egunean egingo duten bazkarirako txartelak ostiral honetan jarriko dituzte salgai.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Musika Plazan jarriko dute salmenta mahaia, 18:30etik aurrera. Ohartarazi dutenez, pertsonako ezin izango dira bost txartel baino gehiago erosi. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute txartel bakoitza, eta haurrek 8.

Eguerdian ez ezik, goizean eta arratsaldean ere izango dira egunari lotutako hainbat ekintza. Esaterako, goizean euskararen aldeko herri lasterketa egingo dute AEK-k antolatuta, eta arratsaldean kalejira egingo dute. Iluntzean, berriz, Ziztada & Rlantz taldeak kontzertua emango du txosnan.

Honakoa da irailaren 5eko Euskaraz Bizi eguneko egitaraua:

  • 11:00. Euskararen aldeko herri lasterketa AEK-k antolatuta.
  • 14:30. Euskararen aldeko herri bazkaria.
  • 18:00. Kalejira abesti jartzaileekin kalean zehar.
  • 22:30. Ziztada & Rlantz txosnagunean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide