Asteburu paregabea izan da Zarautz Arraunketa Elkartearentzat. Izan ere, klubeko bi traineruek etxeko bandera preziatua irabazi dute, estropada bikainak egin ostean. Zarauzko Ikurrina ez da, ordea, asteburuko garaipen bakarra izan. Atzo, Bizkaian, agur esan zieten ETE eta KAE 1 ligetako denboraldiei, eta garaipenak Hondarribia eta Deustorentzat izan diren arren, zarauztarrek irailean jokatuko diren play-offetarako txartela lortu dute.
Hala, asteburuan egindako lan bikaina aitortzeko, herritar ugari elkartu zen atzo arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan, etxeko arraunlariei merezitako harrera beroa egiteko.
(Argazkiak: Gorka Eizagirre).