Mariatxiek dantzaleku bihurtu dute Musika Plaza

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 17a

Hainbat herritar dantzan Musika Plazan, Rumbo Tijuana taldearen kontzertuan. (Xabier Txurruka)

Pasa den ostiralean hasi zen Zarauzko Aste Nagusia, eta egitarauaren barruan, Rumbo Tijuana taldeko mariatxiek dantzan jarri zituzten herritarrak atzo gauean. Gaur, Gaztea Gaua izango da malekoian, eta hiru artista igoko dira oholtzara.

Herritar ugari elkartu zen atzo gauean malekoian, su artifizialen ikuskizuna aurrez aurre jarraitzeko. Ondoren, festa giroa Musika Plazara lekualdatu zen, eta bertan, Rumbo Tijuana musika taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen iluntzera arte. Herritarrek goraino bete zuten plaza, eta mariatxien doinu alaiek dantzan eta kantuan jarri zituzten. 

Pasa den ostiralean bota zuten Aste Nagusiari hasiera eman zion suziria, eta larunbatera bitartean beste hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da malekoian, Dama parean. Gaur, hain justu, Gaztea Gaua ospatuko dute, eta hiru izango dira oholtzara igoko diren artistak: Ramona's First Evil Boyfriend, Olaia Inziarte eta Zeatikez, zehazki.

Hona hemen aurtengo Aste Nagusiko kontzertuak:

Gaur, astelehena

  • 22:00. Gaztea Gaua, malekoian (Dama).

Bihar, asteartea

  • 23:00. Neomak taldearen kontzertua, malekoian (Dama).

Etzi, asteazkena

  • 23:00. Janus Lesterren kontzertua, malekoian (Dama).

Abuztuaren 20a, osteguna

  • 23:00. Seguridad social taldearen kontzertua, malekoian (Dama)

Abuztuaren 21a, ostirala

  • 23:00. Puro Relajo taldearen kontzertua, malekoian (Dama).

Abuztuaren 22a, larunbata

  • 23:00. Leire Martinezen kontzertua, malekoian (Dama).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide