Eskubaloiko Munduko Txapelketa irabazi duten jokalariek jaurtiko dute Aste Nagusiaren hasierako txupinazoa

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 12a

Nora Merino eta Nagore Altza. (Utzitakoa)

Hiru jokalarietatik bik, Elene Frescok eta Nora Merinok, botako dute Zarauzko udaletxeko balkoitik festei hasiera emango dien suziria. Ostiralean 12:00etan izango da hitzordua. Gainera, Zarauzko Udalak esan duenez, aurrerago egingo diete hiru jokalariei harrera ekitaldia.

Joan zen asteburuan, gazteen mailako eskubaloiko Munduko Txapelketa irabazi zuten Zarauzko hiru jokalarik, Nagore Alzak, Elene Frescok eta Nora Merinok. Errumanian jokatu zuten txapelketa, eta herrialde hartatik bueltan, beraien jaioterrian, hastear den Aste Nagusiko protagonistak izango dira. 

Hain zuzen ere, Zarauzko Udalak iragarri du hiru jokalari horietatik bik, Elene Freskok eta Nora Merinok –Nagore Altza oporretan da familiarekin– botako dutela festei hasiera emango dien suziria. Ekitaldia ostiralean izango da, 12:00etan; udaletxeko balkoitik botako dute etxaferua. 

Udalak gaineratu duenez, oraindik zehaztu gabe baldin badute ere, aurrerago egingo dute Munduko Txapelketan lortutako garaipena ospatzeko harrera ekitaldia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide