Nagore Alza, Elene Fresco eta Nora Merino zarauztarrek jubenilen Munduko Eskubaloi Txapelketa irabazi dute, Espainiako selekzioarekin. Errumanian izan da lehia, eta atzo jokatu zuten finala Montenegroren aurka; 26-23 irabazi zuten. Halaber, Fresco 2026ko Munduko Txapelketako jokalaririk onena izendatu dute.
Atzoko finalean, Alzaren, Frescoren eta Merinoren taldeak ez zuen partida erraza izan. Montenegro nagusi izan zen une batzuetan, eta bigarren zatian hiru goleko abantaila ere hartu zuen, 16-19 aurreratuta. Une horretan, entrenatzaileak defentsa aldatu zuen, 3-3 sistema irekia ezarriz. Aldaketa horrek partidaren norabidea aldatu zuen, eta Espainiak azken hamar minutuetan 8-1eko partziala eginda lortu zuen garaipena.