SKAPAko jaiak 2026

Robe Iniesta da aurtengo SKAPAko muralaren protagonista

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 10a

2026ko SKAPA jaietako murala. (Enara Ariznabarreta)

Atzo margotu zuten aurtengo murala, Anaiak tabernaren ondoko horman. Enea Gozotegiak postua jarri zuen, eta DJ Piruk girotu zuen pintaketa. Joan zen abenduan hil zen Extremoduro taldeko abeslari izandakoa da aurtengo protagonista.

Urtero sasoi honetan bezala, aurte ere, hasi dira SKAPAko –Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako– jaiak ospatzen, eta ohiturari jarraituz, jai batzordeak auzoko eraikin bateko horma bat aukeratu du urteko murala egiteko. Atzo margotu zuten Anaiak tabernaren ondoan horma irudia, eta Enea gozotegiak jarritako postuaz eta Piru DJak jarritako giro bikainaz gozatzeko aukera izan zuten hara joandakoek.

Aurtengo muralaren protagonista Robe Iniesta Extremoduro taldeko abeslaria da, joan zen abenduaren 10ean hil zena. Agertokiaren gainean ageri da horma irudian, entzulez inguratuta. "Zer berdek? Gitarrista bat ber diñat. Zertako? Musika iteko", esaldiarekin borobildu dute murala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide