Odola emateko aukera izango dute herritarrek asteazken honetan

Onintza Lete Arrieta

Odol ateraldia.

Ohi bezala, 16:30etik 21:00etara egingo dute odol ateraldia anbulatorioan, eta hitzordua aurrez hartzea egongo da, internet bidez nahiz telefonoz.

Hilabetero moduan, odol emaileek abuztuan ere izango dute odola emateko aukera Zarauzko anbulatorioan. Asteazken honetan izango da hitzordua, beti bezala, 16:30etik 21:00etara.

Odola ematera joan nahi duten herritarrek aurrez har dezakete hitzordua, anbulatorioan itxoin beharrik ez izateko. Horretarako, 943-00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da, edo esteka honetan izena eman. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide