Amenabar Zarautz taldea hasi da datorren denboraldia prestatzen

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 11

Amenbar Zarautz taldeko kideak. (Amenabar Zarautz)

Entrenamenduei ekin diete dagoeneko Mikel Agirrezabalaga Kapaxko-ren gizonek, eta taldea ere osatu dute. Bi jokalarik utzi dute taldea, eta beheko mailetako hiru jokalari ari dira denboraldi aurrea talde nagusian egiten. Hainbat lagunarteko jokatuko dituzte datozen asteetan, eta irailaren erdian hasiko dira Zilarrezko Ohorezko Mailako liga.

Amenabar Zarautz eskubaloi taldea hasi da datorren denboraldirako prestaketa lanekin. Entrenamenduei ekin diete dagoeneko Mikel Agirrezabalaga Kapaxko-ren gizonek, eta taldea ere osatu dute. Bi baja izan dituzte 2026-27 sasoiari begira: Julen Eizagirre eta Aimar Mugertza. Dena den, gainerako jokalari guztiek jarraituko dute taldean. Gainera, seniorren lehen mailako Xabier Uranga eta Aitor Argarate batu dira taldera, eta bigarren mailako Unax Etxeberria ere lehen taldearekin ari da denboraldi aurrea gauzatzen. 

Entrenamenduekin segituko dute datozen asteetan, eta denboraldia hasi aurreko lehen lagunarteko partida abuztuaren 28an jokatuko dute, Paul Billere B-ren kontra. Gero, irailaren 2an Sinfinen aurka, irailaren 4an Erromoren kontra eta hilaren 5ean Eibarren aurka ariko dira. Ligan, berriz, irailaren 12an murgilduko dira, Burgosen kontra Zarautzen jokatuko duten partidarekin. 

Joan zen denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailara itzultzea lortu zuen Amenabar Zarautzek. Ondorioz, maila horretan ariko da Zarauzko taldea 2026-27 denboraldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide