Bigarren egin du 'Enbatak' gaur Errenterian erlojuaren aurka

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 9a

Artxiboko irudian, Enbatako gizonezkoak, Orion. (Julene Sorarrain)

Zarauztarrek gogor borrokatu dute KAE 1 ligako banderagatik, baina Deustuk eraman du asteburuko bigarrena ere. Sailkapenean bizkaitarrak dira lider, baina Zarautz gainean dauka, hiru puntura. 

Errenterian (Gipuzkoa) erlojuaren aurka aritu dira gaur 13:00etan hasita KAE 1 ligako hamabi ontziak nor baino nor gehiago lehian. Zarautzek estropada bikaina egin du, eta bandera irabazteko borroka egin arren, bigarren tokiarekin konformatu behar izan du, Deustu azkarrago ibili baita gaurkoan ere. Asteburuko bi banderak Bizkaiko taldeak eraman ditu, eta sailkapen nagusian lider da, 148 punturekin. Hori bai, Zarautz gertu-gertu dauka, 145 puntu baitituzte Gari Urangaren mutilek.

Lehia estua egon da bi traineruen artean. Ziabogan, esaterako, denbora berdin-berdina markatu dute biek: 10.13. Helmugan, baina, hamabi segundoko aldea atera dio Enbatari. 19.36.62 denbora egin dute bizkaitarrek, eta 19.48.12, zarauztarrek. Zumaia izan da hirugarren, 19.50.88 denbora eginda. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide