SKAPAko jaiak 2026

Urdaneta kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da SKAPAko jaietan

Onintza Lete Arrieta

Artxiboko irudian, SKAPA jaietako kontzertu jendetsu bat, Urdaneta kaleko aparkalekuan.

Zarauzko Udalak azaldu du aurten kontzertuetarako oholtza Urdaneta kalean kokatuko dutela, errepidean, eta horregatik egongo dela itxita inguru hori bihar arratsaldetik datorren osteguneko eguerdira arte. 

Bihar arratsaldean hasiko dira SKAPAko jaiak Azken Portun, eta Zarauzko Udalak jakinarazi du ibilgailuen zirkulazioan aldaketa batzuk eragingo dituela. Izan ere, aurten kontzertuen oholtzak kokaleku berria izango du, Urdaneta kalean, errepidean, jarriko baitute. Hori dela eta, bihar, hilak 7, 19:00etatik abuztuaren 13ko 13:00etara, Urdaneta kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, Bizkaia kaletik Araba kaleraino.

Sarrera debekatuta egongo da Altzola kalera, bertan bizi diren bizilagunentzat izan ezik. Bestetik, Urdaneta kaleko 3. zenbakian kokaturik dauden edukiontziak Altzola kaleko 1. zenbakira aldatuko dituzte festek irauten duten bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide