Ondo merezitako harrera Zarautz arraun elkarteko gizon-emakumeentzat

Onintza Lete Arrieta

KAE 1 ligako bi banderak etxeratu dituzte gizonezkoek asteburuan, eta emakumeek ere ETE ligako asteburuko bandera bakarra irabazi zuten larunbatean Ondarroan (Bizkaia). Kalejira alaia egin zuten atzo denek, hiru banderak gogotik astinduz. 

Asteburu borobila izan da hau Zarautz arraun elkarteko gizon-emakumeentzat, jokoan ziren bandera guztiak etxeratu baitituzte. Gizonezkoek Pedreñan (Espainia) irabazi zuten KAE 1 ligako asteburuko lehendabizikoa larunbatean, eta atzo ere nagusi izan ziren Santanderren (Espainia).

Beste horrenbeste egin dute emakumezkoek, ETE ligan asteburuan izan den lehia bakarra irabazi baitute. Larunbatean astindu zuten bandera, Ondarroan (Bizkaia). 

Hala, atzo arratsaldean harrera beroa egin zieten zaleek arraunlariei, udaletxe aurretik abiatu eta ohiko ibilbidea eginda. Berriro udaletxe aurrera joan, eta balkoian banderak astinduz aritu ziren protagonistak, eta behetik txaloak joz, zaleak. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide