Ezagutarazi dute aurtengo SKAPA jaietako egitaraua

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 29a

Iazko SKAPA jaiak. (Onintza Lete Arrieta)

Aurtengo SKAPA jaiak abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dituzte, eta egitarau zabala antolatu dute.

Ohi bezala, abuztuaren hasieran izango dira SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak. Aurtengoak, zehazki, abuztuaren 8tik 12ra bitartean izango dira, eta egitarau oparoa antolatu dute.

Kamiseta berriak ere egin dituzte. Aurtengo diseinua Mikel Mendizabalek egin du. Kamiseten salmenta Azken Portuko bidegorrian izango da, goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 18:30etatik 21:00etara. Haurren kamisetak 10 euroko prezioa izango du eta, helduenak, berriz, 12 eurokoa.

Jaien atariko honetan, komisioak honakoa esan nahi izan die auzoari zein herriari: "Egitarau bat, musika eta ekitaldiak bai, baina benetako indarra hemen bizi dugun giro honetan dago. Auzora hurbiltzen zareten pertsona denek kristoren giroa jartzen duzue, eta hori ikusteak eta zuen hitz onak entzuteak motibatu egiten gaitu festak aurrea ateratzen jarraitzeko".

Honakoa izango da aurtengo jaietako egitaraua:

Abuztuak 7, ostirala

  • 17:00. Auzo bazkarirako txartelen salmenta.
  • 20:00etatik 21:00etara. Mariatxiak Las Palmerasen eskutik.

Abuztuak 8, larunbata

  • 11:00. Altxorraren bila (izen-ematea 10:30ean Plaza Gorrian).
  • 16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan (izen-ematea 15:30ean Tentenea plazan).
  • 16:00. Puzzle lehiaketa Plaza Gorrian (izen-ematea azkenportua@gmail.com helbidearen bitartez).
  • 19:00. Mozorro lehiaketako izen ematea (gaia: unibertsoa).
  • 23:00. Alarma Morearen kontzertua.
  • 00:15. DJ Jam + DJ Bon

Abuztuak 9, igandea

  • 17:00. 2026ko mural pintaketa eta Enea Gozotegiaren postua Anaiak tabernaren alboan, DJ Piruk girotua.

Abuztuak 10, astelehena

  • 10:00etatik 13:30era. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Txipristin taldearekin, Plaza Gorrian.
  • 16:00. Suziria, jaiak iragarriz, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 18:00. Azken Portuko Auzo Krosa, Plaza Gorrian.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia plaza gorrian.
  • 19:30. Txokolate jana.
  • 21:30. Txirrindularitza kriteriuma.
  • 23:00. Maskak taldearen kontzertua.
  • 01:00. La Sra. Tomasa taldearen kontzertua.

Abuztuak 11, asteartea

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00. Meza nagusia frantziskotarretan.
  • 11:30.  Marrazki festa Plaza Gorrian (pinturak etxetik eraman beharko dira).
  • 12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkartean.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:00. Komisioa VS Ex komisioa jolasak.
  • 18:30. Parrila jana Plaza Gorrian.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia Plaza Gorrian (Izeta harri-jasotzaileen eskola: harri-jasotzaileak, aizkolariak...).
  • 23:15. Sofa taldearen kontzertua.
  • 00:45. Bad Sound System taldearen kontzertua.

Abuztuak 12, asteazkena

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren marmitako lehiaketaren hasiera Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta xakela txapelketa (haurrak).
  • 12:30. Agurtzane Altberen patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea eta auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eraman.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian (Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza, Hodei Iruretagoiena eta Maialen Lujanbio).
  • 00:00. Fan & Go erromeria taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide