Jardunaldi borobila izan zen atzokoan Zarautz Arraun Elkartearentzat. Gizonezkoen zein emazkumezkoen Enbatak bandera erdietsi zueten Zumaiako uretan, estropada dotoreak jokatu ondoren. Denboraldi bikaina osatzen ari dira KAE 1 eta ETE ligetan, eta atzokoan bat egin zuten, garaipen bikoitza poltsikaratuz. Balentriak ongi merezitako harrera merezi zuen, eta arratsaldean herritarrek zein zaleek Lege Zaharren Enparantzan egin zieten ongietorria arraunlariei.
Txistularien erritmopean, Zigordia kaletik egin zuten kalejira Musika Plazaraino, eta bertan, kiosko gainera igota, Zumaian irabazitako bi banderan astindu zituzten arraunlari guztiek. Plaza kolore urdinez jantzi zen erabat, eta bertaratu ziren herritarrek txaloka eta "Aupa Enbata!" animo oihuekin aitortu zuten etxeko kirolarien lorpenak. Amaitzeko, familia argazkia atera zuten bi taldeek bandera preziatuak erakusgai.