Lege Berria kolektiboaren hirugarren urteurreneko festa ospatuko dute larunbatean. Orain arteko jaialdiekin konparatuz, berrikuntza bat izango du larunbatekoak: arratsaldean hasiko da festa. 16:00etatik 21:00etara bitartean J Mur eta Etxekoi DJen emanaldiekin gozatzeko aukera izango da Abendañoko kirolgunean. Arratsaldeko ekitaldiek doako sarrera izango dute.
Festan jarraitu nahi dutenek, Hiruputzu gaztetxera joateko aukera izango dute, izan ere, kontzertu desberdinez gozatzeko aukera izango da bertan 22:30etik 06:00 arte. Mostaza Karizia, Llamame la Muerte, Sasi eta Paloma de Casso artistek eskainiko dituzte kontzertuak. Gaueko kontzertuetarako sarrerek 6 euroko prezioa izango dute.