Hasi dituzte Iñurritza jubilatu elkartean igogailua jartzeko obrak

Ekaitz Etxabe

Iñurritza Jubilatu Elkartea, obrak hastear daudela. (Zarauzko Udala)

Eraikineko irisgarritasuna hobetzea da obraren helburua. Lanaren aurrekontua 447.950 eurokoa da BEZa barne, eta obrek 6 hilabeteko gauzatze epea edukitzea espero dute.

Martxoan atera zituzten lizitaziora Iñurritza jubilatu elkartean igogailua jartzeko lanak. Hori horrela, aste honetan hasi dituzte igogailua jartzeko obrak. Lan honen helburu nagusia Maria Etxetxiki kaleko 12. zenbakidun eraikineko irisgarritasuna hobetzea da. Horretarako, eraikineko bi pisuak lotuko dituen igogailua jarriko dute.

Lehiaketa publiko bitartez esleitu dizkio lan hauek Udalak Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresari. 447.950 euroko (BEZa barne) aurrekontua dute igogailuaren instalazio lanek, eta obrek 6 hilabeteko gauzatze epea edukitzea espero dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide