Iñurritza Jubilatu Elkartean igogailua jartzeko lanak atera dituzte lizitaziora

Aritz Mutiozabal

Iñurritza Jubilatu Elkartearen egoitza. (Zarauzko Udala)

Lizitazioaren aurrekontua 498.126,54 eurokoa da BEZ barne, eta enpresa esleipendunak San Pelaio jaien ondoren hasi beharko dute obrak egiten.

Zarauzko Udalak lizitaziora atera du Iñurritza Jubilatu Elkartearen egoitza den udal-eraikinean irisgarritasuna hobetzeko proiektuan sartutako lanak. Funtsean, eraikinean igogailu bat instalatzeko lanak dira beren baitan jasotzen dituena.

Aipatutako proiektuan sartutako obren exekuzioa egiteko lizitazio prezioa gehienez 498.126,54 eurokoa (411.674,83 euro gehi 86.451,71 euro BEZ) izango da, eta enpresa esleipendunak sei hilabeteko epea izango du obra horiek egiteko. Lanekin San Pelaio jaien ondoren hasi beharko dute, eta kontratua sinatu eta gehienez ere hamabost eguneko epean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide