Zarauzko kaleak ere sanferminez jantzi dira

Ekaitz Etxabe 2026ko uztailaren 7a

Udaleku irekietako haurrek eta begiraleek San Fermin Txiki ospatu dute goizean. Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta santuari abestu ondoren, entzierroa egin dute Musika Plazaraino. Ondoren, kalez kale ibili dira bizilagunei ura botatzeko eskatuz.

Atzo hasi ziren San Fermin jaiak Iruñean. Hori horrela, aurten ere, San Fermin egunez, udaleku irekietako haurrek eta begiraleek San Fermin Txiki ospatu dute. Sorginzulo udalekuetako kideak 11:00etan elkartu dira Lege Zaharren Enparantzan. Hiru gaztek udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta santuari abestu ondoren, entzierroa egin dute Musika Plazaraino. Ondoren, Musika Plazatik abiatu eta kalez kale ibili dira, bizilagunei balkoietatik ura botatzeko eskatuz., "bota ura, bota ura" oihukatzen zuten bitartean.

Arratsaldean, berriz, zezen puzgarrien entzierroa egingo dute, 19:00etan hasita. Urtero bezala, herriko haurren eta gurasoen gozagarri izango den ikuskizunak herriko Alde Zaharreko kaleak girotuko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide