Ostegunean, hilak 9, emango zaio hasiera Bertso Astearen 30. edizioari. Urtero legez, Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatu du, eta hiru egunez, jarduera eta ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta kanpotik datozenek.
Bertso Astea hasteko, bertso musikatuen emanaldia entzuteko beta izango da Torre Luzeako parkean, Basarriren bustoaren aurrean. Euria egiten badu, berriz, Merkatu Plazara mugituko da emanaldia.
Ostiralean, hilak 10, bertso-pelota egingo dute Frontoi Txikin, eta euria egiten badu, Gaztelekura lekualdatuko da. Pelotan, Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako Uxue Fernandez eta Beñat Torres arituko dira Motxian-Etxebeltzeko Maddi Etxeberria eta Julen Zulaikaren aurka. Halaber, epaile lanetan Urko Arakistain eta Aner Peritz jardungo dira, eta botilero gisa Antton Fernandez eta Jakes Etxeberria.
Gauean, bertso-desapiyuaz gozatzeko aukera izango da Torre Luzeako parkean, Basarriren bustoaren aurrean. Euria egiten badu Merkatu Plazara mugituko da emanaldia. Adei Urbitarte, Hodei Iruretagoiena eta Urko Arakistain arituko dira Motxian-Etxebeltz ordezkatzen, eta Urretxu-Zumarragako bertso-eskola Uxue Fernandezek, Beñat Torresek eta Antton Fernandezek ordezkatuko dute. Era berean, Onintza Gartzia eta Manu Goiogana arituko dira gai-jartzaile lanetan.
Larunbatean, hilak 11, Betso Egunarekin emango zaio amaiera Bertso Asteari. Eguna hasteko, hamaiketakoa egingo dute Musika Plazan. Jarraian, Txepelketa izango da Alde Zaharreko tabernetan zehar, eta amaitzeko, bazkaria antolatu dute Urpekoak elkartean.
Egitaraua:
Uztailak 9, osteguna:
- 22:00. Bertso musikatuak, Torre Luzeako parkean, Basarriren bustoaren aurrean; euria egingo balu, Merkatu Plazan.
Uztailak 10, ostirala:
- 18:30. Urretxu-Zumarragako bertso-eskolaren eta Motxian-Etxebeltzen arteko bertso-pelota, Frontoi Txikin; eguraldi txarra egingo balu, Gaztelekuan.
- 22:00. Urretxu-Zumarragako bertso-eskolaren eta Motxian-Etxebeltzen arteko bertso-desapiyua, Torre Luzeako parkean, Basarriren bustoaren aurrean; euria egingo balu, Merkatu Plazan. Gai-jartzaileak: Onintza Gartzia eta Manu Goiogana.
Uztailak 11, larunbata:
- 10:30. Hamaiketakoa, Musika Plazan.
- 12:00. Txepelketa, Alde Zaharreko tabernetan.
- Amaitzeko, bazkaria Urpekoak elkartean.