Zarautz Guka

Leire Lopetegi Eguren eta Auzoak Bizirik, uztaileko aldizkariko protagonistak

Erredakzioa

Auzoak Bizirik parrillero taldeko kideak. (utzitakoa)

Uztaileko Zarautz Guka aldizkari digitalak ikusi du argia, eta hilabete honetan, Aztiko ikerlari Leire Lopetegi Eguren dator; marrazoen inguruko tesi interesgarria landu du, eta horri buruz solasean aritu gara berarekin. Era berean, herriko jaietan parrillero lanetan aritzen diren Auzoak Bizirik taldearen erreportajea jasotzen du zenbaki berriak.

Zarautz Guka aldizkari digitalaren uzataileko zenbakia kalean da, eta uda kutsuko gaiekin dator oraingoan. Tunidoen Arrantzaren Kudeaketa Jasangarrian aditua eta Aztiko ikertzaile Leire Lopetegi Egureni eginiko bideo-elkarrizketa, Auzoak Bizirik parrillero taldearen inguruko erreportajea, Jon Peñagarikano Elektropeña DJren Musika Kaxa eta ZAEko presidete Nagore Arrutiri egindako erretratua topatuko ditu erabiltzaileak. 

Era berean, Aner Peritzen audio mezua entzuteko eta Maria Ruiz de Azuaren, Alex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak irakurtzeko aukera izango da. Ondharez elkarteak, gainera, auzolanari buruzko erreportajea ondu du.

Adizkaria eskura dago lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide