Hondartzan ez bainatzeko gomendioak indarrean jarraitzen du

Intza Trula 2026ko uztailaren 1a

Bandera gorria Zarauzko hondartzan. (Zarauzko Udala)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo eman zuen Zarauzko hondartzan ez bainatzeko gomendioa, "osasun arrazoiengatik". Egunero ari dira ura aztertzen hondartzan, eta analisietako emaitzek kalitate irizpideak betetzen ez dituzten arte uretan ez sartzea gomendatzen jarraitzen du Osasun Sailak.

"Osasun arrazoiak" tarteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hainbat hondartzetan ez bainatzeko gomendioa egin zuen atzo; tartean, Zarauzko hondartzan eta Zumaiako Santiago hondartzan. Gaur, oraindik ere, indarrean jarraitzen du gomendio horrek.

Izan ere, Osasun Sailak jakinarazi zuenez, hondartza horietako uretan hartutako laginek ez dituzte betetzen ezarritako kalitate irizpideak. Gaineratu duenez, emaitza horiek azken egunetan Gipuzkoan eta Bizkaian izandako prezipitazioekin lotuta daude.

Osasun Saila eguneroko jarraipena egiten ari da Zarauzko zein Zumaiako hondartzetan. Hain zuzen, esan du azterketen emaitzek kalitate irizpideak betetzen ez dituzten bitartean ez bainatzeko gomendioak indarrean jarraituko duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide