Bainua debekatu du Osasun Sailak Zarauzko hondartzan

Ekaitz Etxabe

Bandera gorria Zarauzko hondartzan. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzan bainua debekatu dute, "osasun arrazoiengatik". Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, uretan burututako azterketetan arautegiak ezartzen dituen kalitate irizpideak ez direla betetzen atzeman da.

Zumaiako Santiago hondartzan egin duten moduan, Zarauzko hondartzan ere bainua debekatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, "osasun arrazoiengatik". Osasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko hondartzako uretan egindako azterketetan, arautegiak ezartzen dituen kalitate irizpideak ez direla betetzen atzeman da. Beraz, oraingoz, eta kontrakoa jakinarazi arte, bandera gorria jarri dute eta bainua debekatuta dago.

Gauzak horrela, Zarauzko Udalak "arduraz jokatzeko" eta "uneoro Zarauzko hondartzako sorospen zerbitzuaren jarraibideak betetzeko" eskatu die herritarrei.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide