Osteguneko kukaña txapelketa bertan behera geratu da

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 30a

Gazte bat kukaña txapelketan parte hartzen. (Aritz Mutiozabal)

Ekainaren 13an nerabe talde batek moilako kukaña puskatu ondoren, Zarautz Arraun Elkarteko kideek ez dute masta berri bat aurkitu. Gauzak horrela, etzi egitekoak ziren kukaña txapalketa eta ur jolasak bertan behera geratu dira.

Pasa den ekainaren 13an, Zarauzko moilako kukaña puskatu zuten, erabilera desegokia egiteagatik. Udako kukaña eta ur jolasen lehen hitzordurako denbora gutxi falta zela eta, masta berri baten bila hasi ziren Zarautz Arraun Elkarteko kideak. Saiatu badira ere, oraindik ez dute masta berririk lortu eta, ondorioz, etzi egitekoak ziren kukaña txapelketa eta ur jolasak bertan behera utzi behar izan dituzte.

Hurrengo kukaña txapelketa eta ur jolasak uztailaren 16an, abuztuaren 13an eta abuztuaren 27an dira egitekoak, eta ordurako masta berri bat aurkitzea espero dute Zarautz Arraun Elkarteko kideek. Bide batez, honek guztiak "zarauztarron kontzientziaziorako balio izatea" espero dutela gaineratu dute arraun elkartetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide