Zarautz Altxa halterofilia saria jokatuko dute larunbatean malekoian

Aritz Mutiozabal 2026ko ekainaren 30a

Altxa Zarautz saria, iaz. (Onintza Lete Arrieta)

ZKE Halterofilia, Stade Montois eta Anaitasuna taldeak lehiatuko dira kirol ekitaldian, 14:30etik aurrera. Guztira, lau txanda iznago ditu txapelketak.

ZKE Halterofiliak antolatuta, Zarautz Altxa saria jokatuko dute larunbat arratsaldean malekoian, Dama parean. Urtero bezala, etxeko taldearekin batera, beste bi klub gonbidatzen dituzte txapelketan parte hartzera, eta, aurten, Mont-de-Marsan hiriko (Frantzia) Stade Montois eta Iruñeko Anaitasuna ariko dira nor baino nor.

Kirol ekitaldia arratsalde osoan zehar jokatuko da, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, lau txandatan banatuko dituzte lehiak: 14:30ean, gizonezkoak hasiko dira; 15:30ean, emakumezkoek ekingo diote; 16:30ean, berriro gizonezkoak  ariko dira; eta 17:30ean, azkenik,  emakumezkoek emango diote amaiera txapelketari.

Era berean, ZKE Halterofiliako gaztetxoek teknika erakustaldia egingo dute. Lehiatik kanpo, ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrera eramango dute pultsolari hasiberriek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide