Festa piztu da txosnagunean

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 25a

Haizeak tenperatura feskatu du herritarren gozamenerako, eta elektrotxarangaren laguntzaz festa piztu da txosnagunean. Horrekin batera, Etxebizitzarekin negoziorik ez! lelopean argazki jendetsua atera dute.

Eguraldia lagun, sanpelaioen bezpera ospatu dute Zarauzko herritarrek. 18:30ean abiatu da Frontoi Txikitik Dizkobolo elektrotxaranga, eta adin guztietako festazale ugari bildu ditu bertan. Elektrotxarangaren doinuei jarraika, herriko kaleak zeharkatu dituzte giro paregabean. 

20:00ak aldera Galtxagorri parera iritsi dira, eta bertan ekin diote txosnen irekierari. Haizeak tenperatura freskatu du herritarren gozamenerako. Jende ugari bildu da Malekoian, eta etxebizitzaren negozioaren aurkako agerraldia egin dute. Bertaratu direnek adi-adi entzun dute, eta ondoren, Etxebizitzarekin negoziorik ez! lelopean argazki jendetsua atera dute.

Datozen egunetan festak aurrera jarraituko du herriko hainbat txokotan. Honako hau da txosnetako egitaraua:

Bihar, ekainak 26:
  • 11:00. Gaztetxian aldeko paella txapelketa.
  • 15:00. Balsa karrera.
  • 17:30. Bixkor txaranga.
  • 19:30. Bassajaun Sound System.
  • 22:00. Txosnetatik manifestazio feminista: Herriko Festak Ere Gureak Dira!
  • 22:30. Berba Labanakaz, Higiene eta Siwanaba.
Etzi, ekainak 27:
  • 14:30. Denak Etxera! bazkaria.
  • Ondoren, Anuk eta Eleneren kontzertua.
  • 18:00. Dragpelayo disidenteen bila, karropoteoa Dj Titibururekin.
  • 22:30. Putas Amak, Sal del Coche eta La Fulana.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide