Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Lege Zaharren Enparantzan, San Pelaio jai kutunei ongietorria egiteko. Aurten, ordea, udaletxearen behealdearen irudia ezohikoa izan da; izan ere, berotik alde egin nahian, gerizpean jarraitu dute ia herritar guztiek jaien hasiera, plazaren izkina batetik, alegia. Aurreikusi moduan, Telmo Esnaola Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiak 12:00etan puntuan bota du txupina udaletxeko balkoitik.
Aurretik, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak makila eman dio Esnaolari, eta haurren danborradako gainerako zuzendariak aurkeztu ditu. Hain justu, Esnaolarekin batera zuzendari lanetan ariko dira aurten Sara Garate, Eilidh Sedano, Jon Galparsoro, Maier Mendizabal, Nahia Manterola, Irati Arizmendi eta Andoni Txurruka. Protagonista horiez gainera, udaletxeko hainbat ordezkari eta Haur Kultur Taldeko kideak ere egon dira jaien hasiera ekitaldian.
Txupina lehertzearekin batera, haurren danborradako zuzendariek gozokiak eta globo erraldoiak bota dituzte balkoitik, eta une horretan hasi da jendea itzaletik irteten. Korrika batean gerturatu dira dozenaka haur, ea nork gozoki gehiago bildu.
Udaletxeko ekitaldiaren ondoren, kalera zabaldu da festa, buruhandiekin, erraldoiekin eta Igandea txarangarekin. Ohiturari jarraituz, Santa Marina ermitarako bidea hartu dute, herritarren olatua atzetik jarraika zutela. Behin ermitara iritsita, danborradako zuzendariek lore eskaintza egin diote Zaindariari, eta Pelaio, Pelaio ereserkia abestu dute atera aurretik. Handik irtetean Musika Plazarako bidea hartu dute, berriro ere kalejiran, eta han zain zituzten herritarrekin jarraitu dute festan.
Datozen ordu eta egunetan, igande iluntzera arte, ekitaldi ugari izango dituzte herrian, San Pelaio jaiak gogotik ospatzeko. Hain justu, ondorengoa da datozen ordu eta egunetarako egitaraua:
Gaur, San Pelaio bezpera
- 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko, udaletxeko balkoitik. Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
- Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin.
- 18:30. Iñurritzan, poteo girotua ezusteko DJ batekin.
- 18:30. Dizkobolo Elektrotxaranga (Frontoi txikitik hasita).
- 18:30. Haurren XLVI. Agerraldia, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta (Antolatzailea: Haur Kultur Taldea). Ibilbidea: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoak.
- 20:00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute.
- 20:00. Txosna irekiera, eta, ondoren, argazki jendetsu txosnagunean: Etxebizitzarekin Negoziorik Ez!
- 21:30. Lege Zaharren enparantzan, DJ BON nerabeentzat.
- 23:00. XXV. Danborrada Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Lehen taldearen ibilbidea: Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Kiriki kalea, Patxiku kalea, Santa Marina, Herrikobarra, San Frantzisko eta Zigordia kalea. Bigarren taldearen ibilbidea: Zigordia kalea, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Iturribide, Bizkaia kalea, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea. Hirugarren taldearen ibilbidea: Ipar kalea, Musika Plaza, Ipar kalea, Santa Marina, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren Enparantza, Zigordia kalea, Orape kalea, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea eta Zigordia kalea.
- 23:30. Iñurritzako zelaian, dantzaldia Fan&Go taldearekin.
- Ondoren, txupinazoa Iñurritzako zelaian.
- 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio makila emango diote Ana Mari Esnali eta Zarauzko Udalak 2001ean helduen lehen danborradan parte hartu zuten lau elkarteetako antolatzaileak omenduko ditu: Arkaitz Mendi elkarteko Iñaki Olazabal Paxo, Hilario Beizama eta Pedro Mari Silvan, Zurbaran elkarteko Santi Negueruela, Urpekoak elkarteko Karlos Etxarte eta Carballeira elkarteko Jorge Asorey zena.
- 00:00. Lege Zaharren enparantzan, bandera igoera, txupinazoa eta San Pelaioren ereserkia, Musika Bandaren laguntzarekin.
- Ondoren, kalejira Musika Plazara Igandea txarangarekin.
- Ondoren, DJ BON Lege Zaharren Enparantzan.
- 00:30. Musika plazan, Oxabi taldearen emanaldia.
- 00:30. Skarreggeasko, Lumatzak eta Dj Ianruizzz, txosnagunean.
- Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
Bihar, San Pelaio eguna
- 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin.
- Aldi berean, Iñurritzan, diana txistulariekin.
- 11:00. San Pelaio ermitan, meza nagusia.
- 11:00. Gaztetxian aldeko paella txapelketa, txosnagunean.
- 11:30. Lege Zaharren enparantzan, Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VIII. Topaketa. Parte hartzaileak: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa, Pasaiko Erraldoi Konpartsa, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, Izugarria Hondarribiako Erraldoiak, Salbideko Erraldoiak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea Lizarrako dultzaineroak lagunduta.
- 12:00. Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:30. Iñurritzako zelaian, aurreskua dantzatuko dute Iñurritzako gazteek.
- 13:00. Merkatu Plazako lehen solairuan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua.
- 15:00. Balsa karrera.
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, Ustekabe txaranga, eta Zarautz'trik trikitilariek eta Lizarrako dultzaineroekin batera.
- 17:30. Bixkor txaranga, txosnagunean.
- 18:00. Iñurritzako zelaian, dantzaldia Erromeria.eus taldearekin.
- 19:30. Bassajaun Sound System, txosnagunean.
- 20:00. Larrain dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin.
- 20:30. Kalejira Musika Plazara.
- 22:00. Txosnetatik manifestazio feminista: Herriko Festak Ere Gureak Dira!
- 22:30. Musika Plazan, Gozategi taldearen kontzertua.
- 22:30. Berba Labanakaz, Higiene eta Siwanaba, txosnagunean.
- Ondoren, dantzaldia Iratzar taldearekin
- 22:30. Iñurritzan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Etzi, San Pelaio Bigarrena, Haur eta Gazteen Eguna
- 05:30. Iñurritza Elkartean, baratxuri zopa banatuko du Iñurritza Jai Batzordeak.
- 06:00. Iñurritzan, ohiko oilasko biltzearen hasiera.
- 11:00-14:00. Frontoi Txikin, haurrentzako egurrezko jolasak. (Euria egingo balu Gaztelekuan).
- 12:00. Lege Zaharren Enparantzatik hasita, erraldoi txikien kalejira, Imuntzo Trikitilari Eskolako trikitilariekin.
- 13:30. Iñurritzako zelaian, oilasko biltzearen amaiera.
- 14:30. Denak Etxera! bazkaria, txosnagunean.
- Ondoren, Anuk eta Eleneren kontzertua, txosnagunean.
- 17:00. Nerabe gunea (12-18 urte). Puzgarriak, estanpazio tailerra eta ginkana, Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik.
- 17:30. Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, Sugarri txaranga eta Zarautz'trik trikitilariek, eta buruhandi eta erraldoiek lagunduta.
- Ondoren, Iñurritzan haur parkea, eta frontoian apar festa.
- 18:00. Dragpelayo disidenteen bila, karropoteoa Dj Titibururekin, txosnagunean.
- 18:30. Iñurritzan, dantzaldia Gauargi taldearekin.
- 18:30. Iñurritzan, Debrass Band tabernaz taberna ibiliko da.
- 20:30. Kalejira, Musika plazara itzulera.
- 22:00. Musika plazan, disko festa DJ Nemux-ekin.
- 22:30. Iñurritzako zelaian, bertso jaialdia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Aimar Sorazu, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Ion Zaldua.
- 22:30. Putas Amak, Sal del Coche eta La Fulana, txosnagunean.
- Ondoren, Iñurritzan, erromeria Batbita taldearekin.
Ekainak 28, igandea
- 09:00. Iñurritzan, Diana txistulariekin.
- 11:00. San Pelaio ermitan, meza.
- Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
- 11:30. Iñurritzako zelaian, haur jolasak Txipristin taldearekin.
- 14:00. Iñurritzan, gibel jana oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
- 19:00. Iñurritzan, herri kirolak Joseba Ostolaza Harri eskolarekin.
- 20:00. Iñurritzan parrillada, Auzoak bizirik taldearen eskutik.
- 22:00. Iñurritzako zelaian kontzertuak: Alarma Morea, Putzu Beltzean eta Bide Batez.
- 00:00. Iñurritzan, Bandera jaistea, eta festen amaierako txupinazoa.