Udaberri abesbatzaren biharko kontzertua bertan behera, tenperatura altuak direla-eta

Enara Ariznabarreta

Udaberri abesbatza. (Artxibokoa)

Beroaldia dela eta, San Pelaio ermitan egitekoak ziren kontzertuaren antolatzaileek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute.

San Pelaio jaietako egitarau oparoaren parte den eta bihar egitekoak ziren Udaberri abesbatzaren kontzertua bertan behera utzi dute. Ekitaldiaren antolatzaileek jakitera eman dute San Pelaio ermitan aurreikusitako kontzertua ez dutela egingo beroari lotuta Eusko Jaurlaritzak ezarri duen alerta gorria dela eta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide