Foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urteurrenen harira, mozioa aurkeztuko dute EAJk eta EH Bilduk

Intza Trula 2026ko ekainaren 23a

Maiatzeko ohiko udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. (Mireia Galarza Bastida)

19:00etan hasiko da ekaineko ohiko udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. Mozioaz gain, beste hainbat puntu ere bozkatuko dituzte; esaterako, Zarauzko Udalaren zerbitzu energetikoak eta argiteria publikoaren mantenuaren lizitazioko pleguak onartzea eta deialdia egitea.

San Pelaio jaiak ospatuko dituzte aste honetan herrian, eta, horregatik, ekaineko ohiko udalbatzarra aurreratzea erabaki du Zarauzko Udalak. Hala, ostegunean egin beharrean gaur egingo dute bilkura, 19:00etan hasita. 

Hainbat puntu izango dituzte mintzagai udaletxeko pleno aretoan, eta horietako bat izango da EAJ eta EH Bildu udal taldeek aurkeztuko duten mozioa: foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urteurrenen harira proposamen bateratu aurkeztuko dute.

Horrez aparte, Zarauzko Udalaren zerbitzu energetikoak eta argiteria publikoaren mantenuaren lizitazioko pleguak onartzea bozkatuko dute, baita deialdia egitea ere. Halaber, Mandabide kaleko 9. zenbakiko eraikina, Villa Anai-arreba, ordezkatzeko xehetasun azterlana egitea ere bozkatuko dute. Horrez aparte, Zarauzko hiri-bideetako zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arautzen dituen udal ordenantzaren egokitzapenari behin betiko onespena eman ala ez ere bozkatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide