Gukak zuzenean emango ditu sanpelaioetako danborradak

Erredakzioa

Iazko San Pelaio jaietako helduen danborrada. (Arnaitz Rubio Aprea)

Osteguneko haurren danborradaren zuzenekoa 19:45ean hasiko da Guka Telebistan nahiz Zarautz Gukaren eta Gukaren webguneetan; helduena, berriz, 23:45ean.

Ostegunean, San Pelaio bezpera, urtero legez, danborrak astinduko dituzte haurrek zein helduek herriko kaleetan barrena. Ikustera joan ezin dutenek, Guka Telebistan eta Zarautz Gukaren eta Gukaren webguneetan jarraitu ahal izango dituzte bi ekitaldiak, zuzenean. Zehazki, 19:45ean hasiko da haurren danborradaren zuzenekoa; helduena, berriz, 23:45ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide