'... + 20 urte uhinetan aske' erakusketaren amaierako festa ospatu zuten ostiralean

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 15a

Arraio Irratiak Garoa eta 310 dendetan jarri zuen ... + 20 urte uhinetan aske erakusketa agurtzeko festa ospatu zuten ostiralean, Garoa dendan. Elektropeñak girotu zuen festa.

Apirilean zabaldu zuten Arraio Irratiaren historia laburbiltzen duen ... + 20 urte uhinetan aske izeneko erakusketa. Garoa eta 310 dendetan egon da ikusgai, eta ostirala izan zen hura bisitatzeko azken eguna. Horren harira, erakusketaren amaierako festa ospatu zuten, Garoa dendan. Festa girotzen, Kaiolatik irratsaioaren gidari izan zen Elektropeña egon zen. Bertaratu zirenek, giro bikainarekin agurtu zuten Zarauzko irratiaren 20. urteurreneko erakusketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide