Aitor Frantzesena 'Gallo', Espainiako Parasurfing Txapelketako garaile

Enara Ariznabarreta 2026ko ekainaren 15a

Aitor Frantzesena 'Gallo' munduko zirkuituko lehen probako garaipena ospatzen. (Bat Basque Team)

Surflari zarauztarrak Espainiako txapeldun titulua eskuratu zuen atzo, beste behin. La Cicer hondartzan jokatutako Parasurfing Txapelketan nagusitu zen, 12,5 puntu batuta.

Aitor Frantsesena Gallo surflari zarauztarrak Espainiako Parasurfing Txapelketa irabazi du. Atzo izan zen lehia Las Canterasen (Kanaria Handiko Las Palmas), eta ikusmen urritasuna duten gizonen lehian nagusitu zen. La Cicer hondartzan jokatutako txapelketan, lehen postua eskuratu zuen zarauztarrak, 12,5 punturekin nagusituz.

Frantzesenak surflari iaioa dela erakutsi zuen beste behin, Espainiako titulua berretsita. Andres Campos madrildarrak bigarren postua eskuratu zuen 8,1 punturekin, eta Efren Mompean murtziarrak hirugarrena, 5,94 punturekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide