Hasi dira eraisten Munoako hegala

Aritz Mutiozabal

Munoako begiralekuaren ia erdia eraitsi dute. (Aritz Mutiozabal)

Hondeagailua lanean ari da eta jada begiralekuaren erdia birrindu dute. Construcciones Mariezcurrena enpresa ari da malekoia eraberritzeko obrak egiten.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuko lanekin bete-betean murgildu dira aste honetan, eta dagoeneko eraisten hasi dira Munoa plazako hegala. Hondeagailua etengabe lanean ari da, eta urte luzez begiralekua izan zenaren obra-hondakinak pasealekuko zati horretan daude erorita.

Construcciones Mariezcurrena enpresari esleitu dizkiote malekoia eraberritzeko obrak egiteko ardura lehiaketa publiko bitartez, 1.244.955,75 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne), eta zazpi hilabeteko epea izango du horrek lanak gauzatzeko.

Obrak hainbat fase izango ditu, eta lehenengo faseari ekin diote une honetan: malekoiko hegala eta horrekin lotura egiten duen eskailerak eraitsiko dituzte, eta jarraian malekoiaren kota metro erdi igoko dute. Bien bitartean, bideak bereizi ditugu oinezkoentzat eta kamioientzat, nolabaiteko bizikidetza bat sortzeko obrek iraun bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide