Odola emateko aukera izango dute herritarrek bihar

Enara Ariznabarreta

Odol ateraldia. (Artxibokoa)

16:30etatik 21:00etara egingo dute ekaineko odol ateraldia anbulatorioan, eta aurretik eskatu beharko da hitzordua, ohi bezala.

Hilabetero moduan, odol emaileek bihar izango dute odola ateratzeko aukera Zarauzko anbulatorioan. Arratsaldean izango da hitzordua, beti bezala, 16:30etik 21:00etara. Odola ematera joan nahi duten herritarrek aurrez hartu beharko dute hitzordua. Horretarako, 943-00 78 85 telefonora deitu edo esteka honetan izena eman beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide