20 urte uhin libreak zikintzen! lelopean, Zarata Zarautz irratsaioak bere bi hamarkadak ospatzeko hainbat ekintza egin zituen atzokoan Hiruputzu gaztetxean.
Marianitada punkia egin zuten lehenik, eta pixka bat geroago, berriz, bazkaria. Irratsaioko kideek azaldu dutenez, 30 bat lagun inguru elkartu ziren, eta giro aparta nagusitu zen bertan. Arratsaldeko 20:30etik aurrera, berriz, musika jaialdiari eman zioten hasiera, eta Reclusion, Paniko, Phosphore eta Raw War taldeek eskaini zituzten kontzertuak. Ostiralean, berriz, Fosil eta Total Nada taldeetako musikariak igo ziren oholtzara.