Xomorro maitagarriak

Jokin Izar de la Fuente 2026ko maiatzaren 30a

Intsektuak. (Jokin Izar de la Fuente)

Zarauzko Argazkizale Elkarteko kide Jokin Izar de la Fuentek Iñurritzako biotopoko intsektuen argazkiak aurkeztu ditu. Apirileko Zarautz Guka aldizkarian argitaratu zen erreportaje hau.

Intsektuak

Jokin Izar de la Fuente maisu ohia eta argazkilari afizionatua da, jatorriz errenteriarra (Gipuzakoa), baina adopzioz zarauztarra. Argazkigintzaren arloan betidanik arreta berezia eskaini izan dion gaietako bat intsektuena izan da. Bitarteko tekniko handirik gabe, Iñurritzako biotopoan eta inguruetan eginiko ibilaldietan denbora asko eman dut harrapatzen duen intsektu orori argazkiak ateratzen kamera xume batekin.

Polinizazioa

Intsektuen funtzio nagusietako bat polinizazioa da, loreen polena beste batetik transferitzea, landareen ernalketa, hazien ekoizpena eta fruituen ekoizpena ahalbidetzeko. Iñurritzan intsektu polinizatzaileen (erle, erlastar, euli, kakalardo...) kuadrilla handia dago.

*Zarautzen bizi diren intsektuak biltzen dituen blog bat du Jokin Izar de la Fuentek: inurritza.blogspot.com

Tximeletak

Inguruotako intsektu ezagunenak dira, batez ere haien tamainagatik eta koloreengatik. Zarautzen, urtean zehar gutxienez 6-8 barietate ezberdin ikusteko aukera dago.

Nimiñoak

Koloreak dira intsektuen ezaugarri deigarrienetako bat, eta tamaina da beste bat. Oro har, intsektu txiki ugari daude, nimiñoak, biotopoan zehar ibiltzen diren ibiltarien begietara oharkabean pasatzen direnak, arreta berezirik jartzen ez bazaie behintzat.

Kamuflajea

Zarautz eta Getaria arteko bidean, petrilaren gainean, gauza bitxi bat gertatzen da: gaueko tximeletek –ibiltarientzat gauez ikusezinak direnak–, pasealekuko argiek eta autoen argiek erakarrita, beren habitat naturala uzten dute, errepidea zeharkatzen dute, eta karel zurian geratzen dira. Hala, ingurune naturaleko kamuflajearen koloreak kamuflaje salatari bihurtzen dira, eta ibiltarien bistan ageriko geratzen dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide