Zarauzko Xake Txapelketa Irekia jokatuko dute ekainaren 20an

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 26a

Xakelari gazteenak txapelketa bat jokatzen Musika Plazan. (Andoni Etxabe)

Zarauztar xakelari txikienek herriaren aurrean kurtso osoan zehar landutako kontzeptuak plazaratzeko aukera izan zuten jokatutako txapelketan. Helduagoek ere txapelketa jokatzeko aukera izango dute klubak ekainaren 20rako antolatutako Xake Txapelketa Irekian.

Xake Klubak Zarauzko Xake Txapelketa Irekia antolatu du ekainaren 20rako. Partidak 10:00etatik 13:00etara jokatuko dira Musika Plazan, eta klubak gazteak zein helduak gonbidatu nahi ditu parte hartzera. Izena eman nahi dutenak Andonirekin harremanetan jarri beharko dira 634-41 42 78 zenbakian.

Bestalde, xakelari gazteenek txapelketa batekin amaitu dute euren denboraldia. 6-14 urte bitarteko 24 haur bildu ziren Musika Plazan, eta ikasturte osoan zehar landutako kontzeptuak plazaratzeko aukera izan zuten herritarren aurrean. Gainera, txapelketa batean jokatzearen urduritasun sentsazioak ezagutzeko aukera izan zuten askok. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide