Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketatik kanpo geratu da Zarautz

Intza Trula 2026ko maiatzaren 25a

Zarautz Azkoitiaren aurka herriarteko txapelketan, ostiralean. (Iraia Oteiza)

2-1 galdu zuen Zarautzek final zortzirenetako itzulerako partida, pasa den ostiralean, Azkoitiaren aurka. Gomazko paletako modalitatean lehiatu da Zarautz.

Zarautzek amaitu du aurtengo ibilbidea Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan. Ostiralean jokatu zuten gomazko paletako final zortzirenetako itzulerako jardunaldia, Azkoitiaren aurka. 2-1 galdu zuen Zarautzek, txapelketatik kanpo geratuz.

Lehen partidan, kantxa osoan, 20-9 irabazi zuen Azkoitiak. Bigarren partidan, aldiz, binakakoan, Zarautzek erdietsi zuen garaipena, 15-20, partida bizirik mantenduz. Hala eta guztiz ere, azkenen neurketan, zazpi koadroren barruan lehiatu 20-6 irabazi zuen Azkoitiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide