'Ohiko lesioen biomekanika' hitzaldia antolatu du Saltakak astearterako

Enara Ariznabarreta

Julen de Carlos Kinelik zentroko taldearekin. (Kinelik)

Julen de Carlos fisioterapeuta eta entrenatzaile pertsonala ariko da hizlari, eta Aritzbatalde kiroldegiko taberna zaharrean izango da.

Saltaka mendi korrika taldeak 'Ohiko lesioen biomekanika' izeneko hitzaldia antolatu du datorren astearterako. Julen de Carlos fisioterapeuta eta entrenatzaile pertsonalak eskainiko du saioa, eta bera jarduten den Kinelik zentroan ikusi eta tratatzen dituen lesioez arituko da, biomekanikaren ikuspegitik. Hitzaldia Aritzbatalde kiroldegiko taberna zaharrean izango da, 18:30ean hasita

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide