Hezkuntza Sailari lan akordioa betetzeko eskatu diote Ikastolako eta Oteitzako langileek

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 21a

Goizeko elkarretaratzea, ikastola parean. (Salbatore Mitxelena)

Salbatore Mitxelenako beharginak Iñurritzako biribilgunean elkartu dira lehendabizi, eta jarraian, ikastola parera gerturatu dira, euren aldarriekin jarraitzeko asmoz. Oteitza Lizeoko langileak ere zentroaren aurrean elkarretaratu dira

Aurreratu bezala, Salbatore Mitxelena Ikastolako langileek lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte gaur goizean goiz, 08:30etik 09:30era. Ez dira bakarrak izan, Oteitza Lizeo politeknikoko langileek ere kontzentrazioa egin dute zentroaren sarreran.

Mobilizazio berri hauek azaroaren amaieran eginiko protesten ildo beretik dator. Orduan, iluntzeko itxialdia egin zuten langileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB sindikatuko ordezkariek 2023ko ekainean sinatutako lan akordioak bete gabe jarraitzen zuelako. 

Duela hiru urte sinatutako akordioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sare guztietako langileengan eragina izango duten neurriak jasotzen ditu. Esaterako, Hezkuntza Sailak langile ororen soldatak parekatzea eta lan-baldintzen homologazioaren azterketa egitea. Aurrekoan egindako eskaera berak direla nabarmendu dute langileek, eta adierazi dute borrokan jarraituko dutela Jaurlaritzak bere hitza bete arte.

Elkarretaratzea egin dute Oteitza Lizeo Politeknikoko langileek. (utzitakoa)

Goizeko elkarretaratzea, Iñurritzako biribilgune parean. (Salbatore Mitxelena)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide