"Jaurlaritza bete zure hitza"

Intza Trula

Salbatore Mitxelena Ikastolan eta Oteitza Lizeoan itxialdiak egin dituzte bart gauean. Hezkuntza Sailak eta LABek 2023an sinatutako lan akordioan hitzartutakoa bete ez dela salatzeko egin dituzte protestak.

"Jaurlaritza bete zure hitza". Horrela zioen atzo Salbatore Mitxelena Ikastolako eta Oteitza Lizeoko irakasleen pankartak. Protesta kalejira egin zuten arratsaldean bi zentroek elkarrekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB sindikatuko ordezkariek 2023ko ekainean sinatutako lan akordioak "bete gabe" jarraitzen duela salatzeko.

Duela bi urte hitzartutako akordioan Hezkuntza Sailak langile ororen soldatak parekatzea eta lan-baldintzen homologazioaren azterketa egitea jaso zuen. Ikastolen esanetan ez da bete ez bata ezta bestea ere, eta horrexegatik egin zuten greba atzo.

Itxialdiaren aurretik kanpin-dendak muntatu eta lotarako lekua prestatzeko elkartu ziren irakasleak, eta kontzentrazioa ere egingo zuten eskolako atarietan. Gaua igarotzeko, berriz, zine foruma, irakurketa txokoa eta jolasak izan dituzte, besteak beste.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide