Lanuztea egingo dute Ikastolako langileek, Hezkuntza Sailari lan akordioa betetzeko eskatuz

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 20a

Azaroaren amaieran Salbatore Mitxelena Ikastolako langileek eginiko protesta itxialdia. (utzitakoa)

Bihar egingo dute mobilizazioa Salbatore Mitxelenako beharginek, 08:30etik 09:30era, eta, era berean, elkarretaratzea egingo dute Iñurritzako birilgunean.

Salbatore Mitxelena Ikastolako langileek lanuztea egingo dute bihar goizean, 08:30etik 09:30era, eta elkarretaratzea egingo dute Inurritzako biribilgunean. Mobilizazio berri hau azaroaren amaieran eginiko protesten ildo beretik dator. Orduan, iluntzeko itxialdia egin zuten langileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB sindikatuko ordezkariek 2023ko ekainean sinatutako lan akordioak bete gabe jarraitzen zuelako. Gauzak aldatu ez direla eta, bihar berriro mobilizatuko dira.

Duela hiru urte sinatutako akordioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sare guztietako langileengan eragina izango duten neurriak jasotzen ditu. Esaterako, Hezkuntza Sailak langile ororen soldatak parekatzea eta lan-baldintzen homologazioaren azterketa egitea. Aurrekoan egindako eskaera berak direla nabrmendu dute langileek, eta adierazi dute borrokan jarraituko dutela Jaurlaritzak bere hitza bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide