Euskaraz jarduteko aukerak izango dituzte hizpide Korrikaren 12. eguneko Mintzodromoan

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 19a

Hainbat lagun, AEKren Mintzodromo batean. (AEK)

Ostegunean 18:00etan egingo dute Mintzodromoa Klabelinsoro kalean, AEKren euskaltegiaren atzean. Aurrez izena eman beharko da bertan parte hartzeko.

Korrikaren 12. eguna egitasmoaren barruan, AEK-k 65 Mintzodromo egingo ditu etzi, osteguna, Euskal Herri osoan. Zarautzen 18:00etan egingo dute, Klabelinsoro kalean, AEKren euskaltegiaren atzean. Hitzordu horren helburua da, alde batetik, euskararen erabileraren inguruan hausnartzea da, eta bestetik, euskaraz praktikatzeko aukerez jardutea.

Mintzodromoan parte hartzeko izena eman beharko da honako lotura honetan. Aldiz, informazio gehiago nahi izanez gero, 688 89 17 43 telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide