Plaieroen aitortza jaso du Zarautz Gukak

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 16a

Zarautz Gukako lantaldeko kideak, antolatzaile taldeko kide batekin eta Txurdinekin. (Juan Luis Romatet)

81. Hondartzako Futbol Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur Zarautzen, eta sari banaketa ekitaldian aitortza egin dio antolakuntzak Zarautz Guka hedabideari, txapelketa hedatzeko egindako lanagatik. 

Albiste pozgarri bat jaso du etxe honek gaur Zarautzen jokatutako plaieroetako finalean. Behin partidak amaituta, eta sari banaketako ekitaldian, aitortza egin nahi izan dio Hondartzako Futbol Txapelketako antolakuntzak Zarautz Gukari, txapelketa hedatzen laguntzeko egindako lanagatik. 

Zarautz Guka hedabideko lantaldeak jaso du oroigarria txapelketako antolatzaileen eskutatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide