Itzuliaren lehen etapan herritarren babesa Ostolazarentzat, maillot horia Bredewoldentzat

Maialen Etxaniz - Mireia Galarza - Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 15a

Ikusmina sortu du Emakumeen Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapak Urola Kostako herrietan, eta adin guztietako herritarrak atera dira kalera txirrindulariak animatzera. Mischa Bredewold helmugaratu da aurrena, baina Usoa Ostolazak jaso du animo gehien. Txirrindulari zarauztarra "hunkituta" agertu da etaparen amaieran, eta adierazi du "egunotako emozioak kudeatzea zaila" egin zaiola. Ostolaza zazpigarren sailkatu da gaurkoan. 

Gaur goizean abiatu da Emakumeen Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa Zarauztik, eta Getaria, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia eta Aizarnazabal igaro ostean, Zarautzen bertan amaitu da. Txirrindulariek haizeari eta euriari aurre egin behar izan diote 121 kilometroko ibilbidean zehar, eta hiru orduko lehiaren ostean, Mischa Bredewold helmugaratu da aurrena. Hirugarren urtez jarraian irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa txirrindulari herbeheretarrak eta liderraren maillot horia jantzi du. Usoa Ostolaza zarauztarra zazpigarren tokian sailkatu da gaurkoan, onenekin lehian aritu ostean. Herritarren babesa nabaritu du Ostolazak, eta hunkituta agertu da etaparen amaieran, baita pozik ere, taldeak egindako lanagatik.

Beste urteetan bezala, ikusmina sortu du Emakumeen Euskal Herriko Itzuliak eskualdeko herrietan, eta Zarautzen, esaterako, haurrak zein helduak atera dira kalera txirrindulariak animatzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide