Denboraldi luze baten ostean, larunbat honetan amaituko da 81. Hondartzako Futbol Txapelketa. 09:30ean hasita jokatuko dituzte azken partidak, eta joko eremu markaketa egiteko, berriz, 07:30ean elkartuko dira. Izan ere, 08:45ean finalak jokatuko dituzten taldeen aurkezpena egingo dute, Gurutze Gorritik hasita. Orotara, sei neurketa jokatuko dituzte: alde batetik, nesken Kopa zein Ligako final bana izango da jokoan, eta bestetik, mutilen Ligako bat zein Kopako bi.
Sari banaketa ekitaldia, berriz, 11:30 aldera izango da, Gurutze Gorriaren aurrean. Antolakuntzak jakitera eman duenez, euria bada Musika Plazara lekualdatuko dute aipatu ekitaldia. Egunean bertan jakinaraziko dute non izango den.
Nesken Kopako finala:
7. Shelter Pukas - Kirkilla Enea Jatetxea
Nesken Ligako finala:
8. Orbela - Itxaso Taberna
Mutilen Ligako finala:
9. Telesforo Erretegia - Celso Castro
Mutilen Kopako finala:
10. Ulacia Bidaiak - Izar Optika
Mutilen Kopako finala:
11. Euskalmader Acuchillados - Iuri Aholkularitza