Hogei urteko ibilbidea gogotik ospatu du Arraiok

Intza Trula 2026ko maiatzaren 10a

Hogei urte beteko ditu Arraio irratiak maiatzaren 20an. Urtemugaren harira, festa eguna izan zuten atzo; besteak beste, bazkariaz eta kontzertuez gozatu zuten Hiruputzun.

Maiatzaren 20an hogei urte beteko dira Arraio irratiak bere ibilbidea hasi zuenetik, eta urteurrenari lotuta, festa eguna izan zuten atzo herrian. Eguraldia lagun, festarako aitzakiarik ez zitzaien falta izan atzo irratiko lagunei.

Kalejirarekin abiatu zuten eguna, Santa Marina kaletik, eta ondoren, Mor More taldeak emanaldia eskainiko zuen bere garaian Putzuzulo zegoen tokian. Arratsalderako indarrak berreskuratzeko asmoz, bazkaria egin zuten eguerdi partean, Hiruputzun. Iluntzean, berriz, kontzertuen tartea izan zen: Zaaf, Perlata eta Gaizkiñe taldeek emanaldi bana eskaini zuten gaztetxean.

(Argazkiak: utzitakoak)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide