Zarautz Guka

Arraio Irratiaren 20. urteurrenaren inguruko erreportaje interesgarria jasotzen du maiatzeko aldizkariak

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 8a

Arraio Irratiko kidea, 20. urteurreko erreportajean. (Aritz Mutiozabal)

Kalean da maiatzeko Zarautz Guka aldizkari digitala. Haritz Esnal medikua dator azalean, mendi lasterketez eta osasunaz hari egindako bideo-elkarrizketa oparoa baitator barruko orrialdeetan. Era berean, Arraio Irratiaren 20. urteurrenaren inguruko erreportajea jasotzen du zenbakia berriak.

Zarautz Guka aldizkari digitalaren maiatzeko zenbakia argitaratu berri da, eta hilabete honetan ere eduki mamitsuak landu topatuko dituzte erabiltzaileek. Besteak beste, Haritz Esnal medikuari egindako bideo elkarrizketa, Arraio Irratiaren 20. urteurrenaren inguruko erreportajea, Maren Otegi piano jotzailearen Musika Kaxa eta Andrea Gutierrez sare sozialen kudeatzaileari egindako erretratua, hain zuzen ere.  Era berean,  Aner Peritzen audio mezua entzuteko eta Intza Trularen, Añex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak irakurtzeko aukera izango da.

Adizkaria eskura dago lotura honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide